XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Koba auek, guziak,
Kultura orren erdi-aldean daukagu gaurko Euskalerria, beraren muña balitz bezela.
Leize oiek ez dira diran guztiak; asko egongo dira illunpetan, suerte on batek argira ekarri arte 1962`garren urtean, Urrillaren 28`an, suerte ori izan zuten iru gaztek Aya-Orio`ko arrobi edo kantera batean sortutako zulo batetik sartuta,
Zenbat ote daude gure zai...?.
Leize auek gure aurrekoen jauregiak ziran.
Batzuek, ordea, eliza ere bai.
Esana daukagu leize-zulotik kanpora ere, asko bizi zirala; baña euren etxe-bizitzaren arrastorik ez degu, gai ta material ustelgarriaz eginda zeudelako.
Gure errietan beste orrenbeste gertatu oi da gure gaurko egunetan: etxeak erori ta ondatzen dira, baña jauregiak, torreak, elizak, gazteluak... zutik irauten dute.